Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA!
Eskolan HITZEN IBILBIDEA osatuko dugu guztion artean. Bidali zuen seme-alabarekin gustokoen duzuen hitza (euskaraz noski!) azaroaren 27-30 bitartean eta eskola sarreran dagoen arbelan ipiniko ditugu.
ANIMA ZAITEZTE!
martes, 20 de noviembre de 2012
ARRAUTZA FLANA
|
Osagaiak
5 arrautza
Esne kondentsatua (250 gramoko pote bat)
Esnea (esne kondentsatu potearen
neurriarekin: 2 pote eta erdi)
Azukre 10 koilarakada
Nola egin?
Azukrea flan-ontzi batean jarri eta urtu ezazu karamelua egiteko. Behin eginda, gorde.
Bol batean arrautzak, esne kondentsatua eta esnea nahastu. Irabiagailuarekin nahastu eta karamelua egin duzun flan-ontzian sartu.
Flan-ontzia itxi, presio-eltze batean sartu eta marian berotu. Lurruna hasten denean, suan 2 minutu eduki eta baztertu.
Presio-eltzea hozten denean, ireki, flan-ontzia atera eta flana plater batean irauli.
lunes, 19 de noviembre de 2012
5 URTEKO GELA ATERKIEN ARTEAN
Do, re , mi euria du hasi
Mi, fa, sol aterki guardasol
Sol, la, si putzuan erori
Si, do, re bustita gaur ere
Re, mi, fa banoa etxera
Agur! Hurrengora arte!
jueves, 8 de noviembre de 2012
KUKURRUKU!
-Kukurruku!
-Zer diozu?
-Buruan min!
-Zeinek egin?
-Azeriak!
-Azeria nun da?
-Sasipean!
Sasipean zertan?
-Txotxak biltzen!
-Txotxak zertako?
-Sua egiteko!
-Sua zertako?
-Ogia egiteko!
-Ogia zertako?
-Gu denok jateko!
LH 2A
LH 2B
miércoles, 7 de noviembre de 2012
AUPA IBAI!
Aste hontan Txinpart etorri zaigu gelara bixitan, eta hau, Ibai gure ikasleari esker izan da. Euskaraz jo eta ke ari da eta atzokoan denok aho zabalik utzi gintuen bere olerkiarekin.
Aupa Ibai! Segi horrela!
Amets! Zorionak zuri ere! Jarrai ezazu gure euskara maitea erabiltzen eta zaintzen.
Aupa Ibai! Segi horrela!
Amets! Zorionak zuri ere! Jarrai ezazu gure euskara maitea erabiltzen eta zaintzen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)