6. mailako
ikasleek “Urdaiazpiko kroketak” errezeta landu zuten klasean. Etxean egiten badituzue izugarrizko arrakasta izango duzuela zihur gaude . Animatu.
Hemen uzten dizuegu errezeta.
Osagaiak
2 koilarakada irin
2 koilarakada margarina
125 g urdaiazpiko
2 arrautza
gatz pixka bat
Litro bat esne
Ogi birrindua
Nola egin?
Kazola txiki batean margarina sutan jarriko dugu
beroarekin urtu arte. Ondoren irinaren bi koilarakadak botako dizkiogu aurretik
zati txikitan moztu dugun urdaiazpikoarekin batera. Jarraian esnea gaineratzen
hasiko gara, pixkanaka pixkanaka. Gutxi gora behera litro laurden esne
erabiliko dugu baina oreak eskatzen digunaren arabera gaineratuko diogu. Guzti
hau egiten dugun bitartean garrantzitsua da egurrezko koilara batekin mugitzen
ibiltzea, pikorrik ez gelditzeko. Lortutako orea erretilu batean jarri eta hozkailuan utziko dugu ordu batzuetan.
Bi arrautzak irabiatu ondoren, hozkailutik ateratako oretik borobil txikiak atera eta bertan bustiko ditugu ogi birrinduan nahastu eta kroketa forma emateko.
Behin kroketak egin ditugunean, zartagin batean frijituko ditugu olio berotan.