miércoles, 19 de diciembre de 2012

ERREZETA


6. mailako ikasleek “Urdaiazpiko kroketak” errezeta landu zuten klasean. Etxean egiten badituzue izugarrizko arrakasta izango duzuela zihur gaude . Animatu.

 Hemen uzten dizuegu errezeta.



   

Betiko kroketak

Osagaiak

2 koilarakada irin
2 koilarakada margarina
125 g urdaiazpiko
2 arrautza
gatz pixka bat
Litro bat esne
Ogi birrindua


Nola egin?
Kazola txiki batean margarina sutan jarriko dugu beroarekin urtu arte. Ondoren irinaren bi koilarakadak botako dizkiogu aurretik zati txikitan moztu dugun urdaiazpikoarekin batera. Jarraian esnea gaineratzen hasiko gara, pixkanaka pixkanaka. Gutxi gora behera litro laurden esne erabiliko dugu baina oreak eskatzen digunaren arabera gaineratuko diogu. Guzti hau egiten dugun bitartean garrantzitsua da egurrezko koilara batekin mugitzen ibiltzea, pikorrik ez gelditzeko.
Lortutako orea erretilu batean jarri eta hozkailuan utziko dugu ordu batzuetan.
Bi arrautzak irabiatu ondoren, hozkailutik ateratako oretik borobil txikiak atera eta bertan bustiko ditugu ogi birrinduan nahastu eta kroketa forma emateko.
Behin kroketak egin ditugunean, zartagin batean frijituko ditugu olio berotan.



   


                                
                                                                

 







OLENTZERO ESKOLARA DATOR

Abenduaren 21ean Olentzero etorriko da eskolara.

Prestatu  eskutitzak eta ondo portatu... ikatza ekar ez diezazuen.

KALEZ KALE

Abenduaren 21ean LHko ikasleak Errenteriako kaleetan zehar ibiliko dira Gabon kantak abesten. 

Gutxi gorabeherako ibilbidea hauxe izango da:
 


o   San Jose- Gurutzeko Alabak (09:15 - 09:30)
o   Zahar Egoitza (10:00)
o   Fanderia (10:30)
o   Udaletxea (10: 50)
o   Niessen (11:15)
o    San Jose - Gurutzeko Alabak



Anima zaitez eta joan haiek entzutera.

viernes, 14 de diciembre de 2012

2. mailakoek OLENTZERORI ESKUTZITZA



 

Olentzero maitea, 

     Bizi garen mundua ez dago oso ongi banatua, horregatik, ondoko ametsak betetzea nahiko genuke: borrokarik ez egotea, denak pozik bizitzea eta elkar laguntzea, mundu guztiak etxea izatea baita jatekoa ere, osasuntsu egotea eta gaixotasunak sendatzeko botikak asmatzea, haur guztiak eskolara joan ahal izatea, dirua ongi banatua egotea  eta gu eta gure familiak zoriontsu izatea. 

     Badakigu guzti hau zuk betetzea zaila dela baina denon artean saiatuz mundu hobeago bat lortu dezakegula uste dugu.

     Mila esker guzti hau irakurtzeagatik.

     Gabon zoriontsuak opa dizkizugu!

2. mailako ikasleak

jueves, 6 de diciembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA

Abenduak 3an Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan.  Hitz politekin bete zen eskola eta asko disfrutatu genuen.

Eskolako pasiloak eta areto nagusia oso politak geratu ziren:








Areto nagusian, HH-LH eta DBHko ikasleek haien hitz gustokoenak esan zituzten. Gero LH, DBH 1. eta 2. mailakoak Hitz jolasetan eta dantzan aritu ziren:


                                          


Ikasle nagusiek eta txikiek asko disfrutatu zuten txokoetan:



                                           


Eta... ezin dugu bukatu zuen laguntza eta parte hartzeagatik eskerrak eman gabe:


                                              

Eta gogoratu...

Euskararen eguna egunero da










martes, 20 de noviembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA!

Eskolan HITZEN IBILBIDEA osatuko dugu guztion artean. Bidali zuen seme-alabarekin gustokoen duzuen hitza (euskaraz noski!) azaroaren 27-30 bitartean eta eskola sarreran dagoen arbelan ipiniko ditugu.
ANIMA ZAITEZTE!

ARRAUTZA FLANA


Gure 6. mailako ikasleek arrautza flanaren errezeta landu  zuten aurreko astean.  Batzuk arazo txiki batzuk izan zituzten egiterakoan aste bukaeran, baina azkenean flana goxo-goxoa zegoen. Hemen uzten dizuegu errezeta, ea sukaldatzera animatzen zareten.
   
Arrautza flana                  

Osagaiak

5 arrautza

Esne kondentsatua (250 gramoko pote bat)

Esnea (esne kondentsatu potearen

          neurriarekin: 2 pote eta erdi)

Azukre 10 koilarakada

Nola egin?

Azukrea flan-ontzi batean jarri eta urtu ezazu karamelua egiteko. Behin eginda, gorde.

Bol batean arrautzak, esne kondentsatua eta esnea nahastu. Irabiagailuarekin nahastu eta karamelua egin duzun flan-ontzian sartu.

Flan-ontzia itxi, presio-eltze batean sartu eta marian berotu. Lurruna hasten denean, suan 2 minutu eduki eta baztertu.

Presio-eltzea hozten denean, ireki, flan-ontzia atera eta flana plater batean irauli.

 

lunes, 19 de noviembre de 2012

5 URTEKO GELA ATERKIEN ARTEAN

Do, re , mi euria du hasi
 Mi, fa, sol aterki guardasol
 Sol, la, si putzuan erori
 Si, do, re bustita gaur ere
 Re, mi, fa banoa etxera
 Agur! Hurrengora arte!

jueves, 8 de noviembre de 2012

LEIRE TXINPARTen LAGUN!

Aupa Leire!
Zorionak! Gaurkoan Txinpartek eguna zurekin pasako du. 
Gora EUSKARA!

KUKURRUKU!

-Kukurruku!
-Zer diozu?
-Buruan min! 
-Zeinek egin?
-Azeriak!
-Azeria nun da?
-Sasipean! 
Sasipean zertan?
-Txotxak biltzen!
-Txotxak zertako?
-Sua egiteko!
-Sua zertako?
-Ogia egiteko!
-Ogia zertako?
-Gu denok jateko!
LH 2A
LH 2B

miércoles, 7 de noviembre de 2012

AUPA IBAI!

Aste hontan Txinpart etorri zaigu gelara bixitan, eta hau, Ibai gure ikasleari esker izan da. Euskaraz jo eta ke ari da  eta atzokoan denok aho zabalik utzi gintuen bere olerkiarekin. 
Aupa Ibai! Segi horrela!


Amets! Zorionak zuri ere! Jarrai ezazu gure euskara maitea erabiltzen eta zaintzen.


martes, 18 de septiembre de 2012

Lagun berri bat eskolan!!!


Lagun berri bat dugu eskolan!!!

 

 
Txinpart du izena.
Bera ezagutu nahi al duzu?
Ba adi egon !!
Hemen agertuko dira haren berriak.