miércoles, 19 de diciembre de 2012

ERREZETA


6. mailako ikasleek “Urdaiazpiko kroketak” errezeta landu zuten klasean. Etxean egiten badituzue izugarrizko arrakasta izango duzuela zihur gaude . Animatu.

 Hemen uzten dizuegu errezeta.



   

Betiko kroketak

Osagaiak

2 koilarakada irin
2 koilarakada margarina
125 g urdaiazpiko
2 arrautza
gatz pixka bat
Litro bat esne
Ogi birrindua


Nola egin?
Kazola txiki batean margarina sutan jarriko dugu beroarekin urtu arte. Ondoren irinaren bi koilarakadak botako dizkiogu aurretik zati txikitan moztu dugun urdaiazpikoarekin batera. Jarraian esnea gaineratzen hasiko gara, pixkanaka pixkanaka. Gutxi gora behera litro laurden esne erabiliko dugu baina oreak eskatzen digunaren arabera gaineratuko diogu. Guzti hau egiten dugun bitartean garrantzitsua da egurrezko koilara batekin mugitzen ibiltzea, pikorrik ez gelditzeko.
Lortutako orea erretilu batean jarri eta hozkailuan utziko dugu ordu batzuetan.
Bi arrautzak irabiatu ondoren, hozkailutik ateratako oretik borobil txikiak atera eta bertan bustiko ditugu ogi birrinduan nahastu eta kroketa forma emateko.
Behin kroketak egin ditugunean, zartagin batean frijituko ditugu olio berotan.



   


                                
                                                                

 







OLENTZERO ESKOLARA DATOR

Abenduaren 21ean Olentzero etorriko da eskolara.

Prestatu  eskutitzak eta ondo portatu... ikatza ekar ez diezazuen.

KALEZ KALE

Abenduaren 21ean LHko ikasleak Errenteriako kaleetan zehar ibiliko dira Gabon kantak abesten. 

Gutxi gorabeherako ibilbidea hauxe izango da:
 


o   San Jose- Gurutzeko Alabak (09:15 - 09:30)
o   Zahar Egoitza (10:00)
o   Fanderia (10:30)
o   Udaletxea (10: 50)
o   Niessen (11:15)
o    San Jose - Gurutzeko Alabak



Anima zaitez eta joan haiek entzutera.

viernes, 14 de diciembre de 2012

2. mailakoek OLENTZERORI ESKUTZITZA



 

Olentzero maitea, 

     Bizi garen mundua ez dago oso ongi banatua, horregatik, ondoko ametsak betetzea nahiko genuke: borrokarik ez egotea, denak pozik bizitzea eta elkar laguntzea, mundu guztiak etxea izatea baita jatekoa ere, osasuntsu egotea eta gaixotasunak sendatzeko botikak asmatzea, haur guztiak eskolara joan ahal izatea, dirua ongi banatua egotea  eta gu eta gure familiak zoriontsu izatea. 

     Badakigu guzti hau zuk betetzea zaila dela baina denon artean saiatuz mundu hobeago bat lortu dezakegula uste dugu.

     Mila esker guzti hau irakurtzeagatik.

     Gabon zoriontsuak opa dizkizugu!

2. mailako ikasleak

jueves, 6 de diciembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA

Abenduak 3an Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan.  Hitz politekin bete zen eskola eta asko disfrutatu genuen.

Eskolako pasiloak eta areto nagusia oso politak geratu ziren:








Areto nagusian, HH-LH eta DBHko ikasleek haien hitz gustokoenak esan zituzten. Gero LH, DBH 1. eta 2. mailakoak Hitz jolasetan eta dantzan aritu ziren:


                                          


Ikasle nagusiek eta txikiek asko disfrutatu zuten txokoetan:



                                           


Eta... ezin dugu bukatu zuen laguntza eta parte hartzeagatik eskerrak eman gabe:


                                              

Eta gogoratu...

Euskararen eguna egunero da