miércoles, 30 de enero de 2013

SANTA AGEDA BEZPERA


Aurten ere, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu ikastetxean. Astelehen goizean DBH Lehengo mailako ikasleak gelaz gela joango dira koplak abesten.
 LH 2. eta 3. zikloko ikasleek 12:30tan patioan abestuko dute. Gonbidatuak zaudete haiekin abesteko.Hemen dituzue abestuko dizkiguten koplak entsaiatzeko.
1.
Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
 
2.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

miércoles, 16 de enero de 2013

IKAS2DEAK

Kaixo Uxue!
Datorren ostiralean ,hilak 18,Uxue Alberdi idazle eta bertsolari ezagunaren bisita jasoko dugu ikastetxean .Bertan DBH 1 eta DBH 2 mailako ikasleek hartuko dute parte.Idaztearen garrantziaz jabetuko dira gure ikasleek eta era berean, Uxuekin batera solasaldi aberasgarria izateko parada izango dugu.

lunes, 14 de enero de 2013

OLENTZERO GURE ESKOLAN

Olentzero etorri zen gure eskolara. Hemen dituzue argazki batzuk:

Haur Hezkuntza



Haurtzaindegia




viernes, 11 de enero de 2013

OLENTZEROREKIN KANTA-KANTARI!

     Gabonak joan zaizkigu eta ia ahaztuta dauzkagu eginiko ekintza guztiak. Hona hemen Olentzerorekin kalera atera ginen Santo Tomas eguneko oroigarri txiki bat. 

URTEBERRI ON!