lunes, 18 de febrero de 2013

SANTA AGEDA

Santa Ageda bezperan DBH 1. mailako ikasleak gelaz-gela joan ziren koplak abesten. Gero, 3.,4., 5. eta 6. mailako ikasleekin elkartu ziren patioan. Oso ondo abestu zuten.

Hemen uzten dizkizuegu Santa Ageda bezperan ateratako argazkiak.



lunes, 4 de febrero de 2013

UXUE GUREKIN

Aurreko ostiralean Uxue Alberdiren bisita jaso genuen eskolan eta ez zen bisita batere makala izan.Egia esan, oso ondo pasa genuen.Hamaika bertso jolas egin genituen eta abesteko parada ere.Benetan oso dibertigarria izan zen.Galdera mordo bat egin genizkion eta modu argi batean erantzun zituen.Bukaeran ,seguidilla batekin agurtu gintuen (ia 5 minutu egon zen etenik gabe abesten).Eskerrik asko Uxue.
Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk.